Nafarroako Pottoka Hazleen Elkartea
PottokaNafarroako mendietako milaka urteko zaldia
Antzinako arraza bat, urte osoan mendian aske bizi dena. Paisaiaren eta bertako zaporearen zaindaria.

Mezenasgoa · Parte hartu
Egin posible Pottokak aurrera jarraitzea!
Zure ekarpena garrantzitsua da. Bat egin gure mezenasgo-kanpainarekin eta lagundu proiektu hau errealitate bihurtzen.
Gainera, zure dohaintzak badu saria: zure ekarpenaren zenbatekoaren arabera, hainbat sari jaso ahal izango dituzu.
ELKARTEA
POTTOKA LAGUN
Nafarroako Pottoka Hazleen Elkartea. Irabazi-asmorik gabekoa. Arrazaren eta hura hazten dutenen etorkizunaren alde lan egiten dugu.
- Ondare bizia: Nafarroako mendietako genetika eta kultura, ez museoko pieza hutsa.
- Errentagarritasuna: Ikerketa eta berrikuntza, pottokak haztea errentagarria izan dadin.
- Aliantzak: Abeltzainak, ikertzaileak, administrazioak eta kontsumitzaileak, mahai beraren inguruan.
- Menditik platerera: Mendiko baliabideak kalitatezko haragi bihurtzen ditugu, ekosistema zainduz.
Ez dugu pottoka bertako arraza izateagatik soilik kontserbatu nahi. Gizarteak zergatik behar duen pottokak bizirik irautea erakutsi nahi du

ARRAZA
Antzinakoa, sendoa, askea
Pottoka eskualdeko zaldi-arraza zaharrenetako bat da. Urte osoan aire zabalean bizi da, ukuiluratu gabe, eta mendiko baliabide naturalei esker mantentzen da, baita beste arraza batzuek bizirik irautea ezinezkoa izango luketen lekuetan ere.
Basakeria horrek paisaia kudeatzeko tresna bihurtzen du: sastrakak bazkatzen ditu, larreak irekita mantentzen ditu eta Nafarroako mendietan sute-arriskua murrizten laguntzen du.
01
Milaka urteko arraza autoktonoa
Eskualdeko arraza zaharrenetako bat; bertako beste arraza batzuen jatorrian dago.
02
Ukuiluratzerik ez
Aire zabalean bizi eta hazten da, kanpoko baliabide gutxirekin.
03
Larreko haragia
Giharrea, zapore leunekoa. Mendiko baliabideekin soilik hazia, gizendu gabe, pentsurik gabe eta ukuiluratu gabe.

Proiektua
Pausoka
Pausoka nekazaritzako berrikuntza-proiektua da, eta haren bidez eredua proban jartzen dugu: hazkuntza estentsiboa, haragiaren ezaugarrien azterketa eta arrazaren jatorri genetikoaren ikerketa. Sakanako Garapen Agentziarekin eta Kalaska Kooperatibarekin batera garatzen dugu.
Dokumental-saila
Hemen erakutsiko lirateke dokumentalaren bideoak, oraindik bidaltzeko daudenak.
01. ARDATZA
Kudeaketa jasangarria
Larretan eta km0-ko baliabideetan oinarritutako sistema estentsiboak pilotatzea, ukuiluratu eta gizendu gabe.
02. ARDATZA
Arraza ezagutzea
Haragiaren ezaugarriak zehaztea eta pottokaren jatorri genetikoa aztertzea.
03. ARDATZA
Produktu berriak
Pottokaren haragiarekin egindako produktu freskoak, onduak eta aurrez prestatuak, iraunkortasun handiagokoak.
04. ARDATZA
Zabalkundea
Dohaintzak, azokak, dastaketak eta jardunaldiak, arraza gizartera hurbiltzeko.
Lankidetza taldea
Sakanako Garapen Agentzia
Proiektua koordinatzen du eta lurraldearen dinamizazioa bultzatzen du.
Kalaska Kooperatiba
Hiltegia, zatiketa eta eraldaketa ekologikoa Etxarri-Aranatzen.
Pottoka Lagun
Hazleen elkartea: animaliak eta arrazaren ezagutza.

Haren haragia inoiz jan ez arren, pottokak zuretzat lan egiten du.
Inork garbitzen ez dituen sastrakak jaten ditu. Mendilerro eta mendietako larreak zabalik mantentzen ditu. Pottokak dauden tokietan, suteak elikatzeko erregai gutxiago dago. Zerbitzu hori falta denean, gizarte osoak ordaintzen du haren gabeziaren kostua; gaur egun, berriz, abeltzain familia gutxi batzuek eusten diote.
